XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barterraldeko harketa
Goian: Garraioko bi errailen erdian (goiko irudia) edo alboan (beheko irudian) aurkitzen den hirugarren errail batetik hartzen dute sarritan korrontea tren elektrikoek.

Aipaturiko lokomotoren beste bereizgarri ezagunenak hauek lirateke: gauez bidea argitzeko lanpara handia eta adar eta beste oztopoak bidetik kentzeko behar zuen aurreko burniarea.

Bretainia Handian ikatz minerala erretzen zuten lehenengo lokomotorek, baina nola ke zikin eta beltz kantitate handiak botatzen zituzten, urte batzutan, haren ordez, koke moeta erabili zen.

Labeari adreiluzko sapai bat egiteko ideia desarroilatu zen 1860.an.

Neurri honekin erregaiaren erreketa hobetu zen eta kokea baino askoz merkeago zen ikatz minerala berriro erabiltzea posible egin zuen.

Gutti gora behera garai berean altzairua erabiltzen hasi zen.

Presio garaiagoak jasan zitzaketen altzairuzko kalderek eta lokomotora handiago eta indartsuagoak egin ziren.

XIX mendearen azkeneko urteetan zehar, compound makina sartu zen.

Moeta honetako makinetan presio garaiko zilindro handiago batetan zabaltzen uzten zaio.

Erregai eta ur guttiago erabiltzen dute compound makinek eta oso ezagunak izan ziren Europan.

XIX. mendearen azkenetan eta XX.ren hastapenetan oraindik lokomotora berezia azaldu zen Bretainia Handian, 4-4-2 (Atlantics) eta 1-8-1ek jarraitzen ziotela.

Aldapa handietan tren astunak erremolkatzeko eginiko MALLET artikulatua eta GARRATSak izan ziren handienak.

Inoiz egindako lokomotorarik handiena UNION PACIFIC 20 BIG BOY (Union Pazifikoko Mutil Handia) 4-8-8-4 izan zen.

Urteen joan etorrian, eginbehar ezberdinetarako moeta askotako kantitate handiak egin ziren, eta injiniadoreak eten gabe saiatzen ziren geroz eta lokomotora hobeak egiten.

Hala ere 1950an, lurrunaren aroaren amaiera hasita zegoela sumatzen zen.

Oraindik ere MALLARDak 4-6-0 lurrunezko lokomotoretan munduko errekorda belozitatean (202 kilometro orduko).

Halaz eta guzti, munduko leku batzutan oraindik ere lurrunezko lokomotorak erabiltzen dira, eta trakzio elektrikoak eta Dieselak lurruna baztertu duen leku haietan ere, batzu kontserbatu egin dituzte.

Lokomotora modernoak
1924. azaldu ziren Diesel-elektrikozko lehenbiziko lokomotorak eta egun Diesel lokomotorak deiturikoak moeta honetakoak dira.

Gurpilak bira arazten dituzten trakzio elektrikozko motoreetarako elektrizitatea sortzen dute bere motoreez eraginiko jeneragailuek.

Badira baita ere lokomotora Diesel-mekaniko bakar batzu, (...).